RAW

  • Research Action Workshops

    Forum d’Avignon Bilbao baino lehenagoko hausnaketa, berotze eta ideien entsegurako ingurua da RAW. Zeharkako ikuspegitik, RAWk hurbileko ideiak eta esperientziak jorratu nahi ditu kultur eragileekin eta artistekin, betiere, gure testuinguru garaikideetan eremu artistikoari nahiz kulturalari eragiten dieten eztabaiden bitartez. Sormena kultur eremua gainditzen duen zerbait da, baina beti dago, ezinbestean, edozein dinamika artistikotan. Artistak “aktistak” dira. Artista horiek eragiten diete hiriei, komunitateak behar dituen guneetan. Sinergien eraldatzaileak eta hiritarren itunaren birsortzaileak dira.

    Ereduak zalantzan jartzen diren eta etorkizunera begira zalantzak nagusi diren garai honetan, sormena izango da gure jardueren (ekonomikoak, sozialak, politikoak…) eragilea. Ildo horretan, RAWk eragile horretara hurbildu nahi du, zeharkako eta konplexurik gabeko ikuspegiarekin. Artista eta kultura arloko eragileengana jotzen du, eta interpelatu egiten ditu, orainak etorkizunaren gainean duen zizelkatze-lanari buruz. Kontakizun horiek, tokian tokikoa oinarri hartuta, lagungarri izango dira eta Forum d’Avignon Bilbaoko eztabaida eta argumentu orokorragoetan sartu ziren. RAW, azken finean, ideien, pultsioen eta tentsioen katalizatzailea da. Forum d’Avignon Bilbaoren aurretiazkoa izan daiteke, baina geroa ere izan daiteke.

    Entrenamendu-ariketa gisa, RAW baino aste batzuk lehenago, Ixi Garcíak tailer bat eman zuen, SOFT proiektua oinarri hartuta.

    EGITARAUA

    • 5 martxoa, 2014
      • 9:00 - 9:30Harrera eta parte-hartzaileen akreditazioa
      • 9:30 - 11:00OSOKO SAIOA

        Hiriko proiektu artistikoen garapena eta jasangarritasuna.

        Saio honetan Ixiar Garcíak Forum D´Avignonen inguruan egin duen SOFT lanaren ondorioak aurkeztuko dira. Proiektu txiki eta ertainen arteko orekaren inguruko eztabaidaren abiapuntua izango da eta hauengan sortzen diren tentsioak aztertuko dira. Esperientzien gune gisa hartuko dira hiriak, bertan ekintza artistikoak aldaketa sozialak eta kulturalak eragin baitituzte. Sesioaren guidariak: María Mur Dean (Consonni) eta María Ptqk.
        Gidariak: María Mur Dean (Consonni) eta María Ptqk.

      • 11:00 - 11:30Kaferako atsedenaldia
      • 11:30 - 13:30HIRU LAN TAILERREN IBILBIDEAK

        1/ Hibridazio artistikoko esperientziak eta praktikak.
        Sormenaren lurraldeak berriak eta harrigarriak dira beti. Artistek eta sortzaileek erosotasun-guneetatik ateratzeko eta topaketak eta trukaketak egiteko pultsioa bilatzen dute. Topaketa horietatik, esperientzia iradokitzaileak, esploratzeko lurralde berriak, jaiotzen dira.
        Moderatzaileak: María Arana / Gorka Rodríguez (Zaramari)

        2/ Akatsetik ikasketara, metodologia erabilgarria.
        Akatsetatik ikasi egiten da, eta, funtzionatu ez duen horretatik, dagozkion ondorioak ateratzea komeni da. Akatsetatik, indarguneak egin; ziurgabetasunetatik, gaitasunak.
        Moderatzaileak: María Salazar (Klinika de Proyectos) / Nani Soriano (La Noria, Málaga).

        3/ Komunitate berriak praktika artistiko eta sozialean.
        Azken urteotan, praktika artistiko eta sozialek antolatzeko, lan egiteko eta ikusgarri bihurtzeko moduak eraldatu dituzte. Hala ere, ibilbide laburra izan arren, autopertzepzio kritiko eta ebolutiboa oso garrantzitsua izan da. Espazio hau eragile eta proiektu berri horiei buruzko eztabaida kolektiboan aurrera egiteko aukera gisa aurkezten da.
        Moderatzailea: Ricardo Antón (ColaBoraBora)

      • 13:30 - 15:00Bazkaria
      • 15:00 - 17:00Jarraipena eta lan tailerren ondorioak moderatzaileen eskutik
      • 17:00 - 18:00Guztion arteko lan-tailerren ondorioen aurkezpena.

        Ondorioak eta eguneko proiekzioak aurkeztuko dira. Ondorio horiek eztabaidetako gaien artean egongo dira eta Forumeko azken jardunaldian aurkeztuko dira.

  • Hizkuntza

     

  • Twitter

     

  • Newsletter

     

    Gure buletina jaso nahi duzu?

  • Programme

     

    • 5 martxoa, 2014
      • 21:00 - 23:00Reception in Guggenheim Bilbao Museum
    • 6 martxoa, 2014
      • 9:00 - 9:45Registration of participants
      • 9:45 - 10:00Opening and welcome

    continue reading 

  • Partners

     

    • bilbao
    • AlhondigaBilbao_EN
    • logo Catalyse 920w
    • bm30asoc