Egitaraua

  • FORUM D’AVIGNON BILBAO. HIRIA, KULTUR EKOSISTEMA GISA

    2014ko martxoaren 5-8 – AlhóndigaBilbao

    Hiria kultur ekosistema bat da. Baina zerk osatzen du kultur ekosistema bat? Eragile publiko eta pribatuek, erakundeek, espazioek, praktikek, herritarrek, bisitariek… Mendebaldeko “kultur ekosistemetan”, publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia kultur ekintza zehazten duten bektoreetako bat izan da. Gaur, esparru pribatu eta publikoan ereduak probatu ostean, ematen du lankidetzarako joera dagoela bi sektoreen arteko harremanetan. Harreman horien egoera aztertu nahi dugu esperientzia zehatzetatik abiatuta.

    Bilbao kultur ekosistema da, eta, egunero, hiritar eta bisitarientzat topaketa eta dinamika aberasgarriak sortzen dira bertan.  Ekonomia eta hirigunea eraldatu zirenetik, hiriaren izena bikaintasuna, ekonomia-jarduera, ezagutza, artea, teknologia, diseinua edota sorkuntza bezalako kontzeptuekin lotzen da.

    Kulturak ekonomia-garapena eta hiritarraren ongizate orokorra sustatzen laguntzen du; berrikuntza eta sorkuntza maila handitzen du, eta erabakigarria izaten da erakargarritasunari eta konpetentzia globalari aurre egiteko orduan.

    Helburu horrekin, 2014ko Forum d’Avignon Bilbaon, hiriek kultur ekosistema gisa duten ahalmena aztertu nahi da.

    Egitaraua (PDF, 3,8 MB)

    • 5 martxoa, 2014
      • 21:00 - 23:00ONGIETORRIA Guggenheim Bilbao Museoan
    • 6 martxoa, 2014
      • 9:00 - 9:45Parte-hartzaileen akreditazioa
      • 9:45 - 10:00Irekiera eta ongietorria

        Entretenimendu musikala: DJ Makala.

      • 10:00 - 11:451go eztabaida: Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarrizketa, sorkuntzaren esparruan.

        Herri administrazioetatik egiten diren politikek eta sektore pribatuaren ekintzek hiriko ekosistema kulturalak marrazten dituzten egoera honetan, azterketa global guztiz beharrezkoa da.

        Testuinguru honetan, konplexutasun horri aurre egiteko balio izan duten zenbait esperientzia aurkezten ditugu; izan ere, esperientzia horiek emaitza onak eman dizkiete beste hainbat hiriri. Azken batean, aipatutako esperientziek komunitate artistiko eta sortzailearen eta hiritartasun orokorraren arteko lotura irudikatzen dute; izan ere, “kultura” deitzen dugun ondasun komunaren azken hartzaileak herritarrak dira.

        Moderatzailea:
        José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko Zuzendaria

        Hitzaldia:
        Jean Blaise, "Voyage à Nantes: culture et tourisme"-ko Zuzendaria

        Katrín Jakobsdóttir, Islandiako Hezkuntza, Zientzia eta Kultura Ministra ohia
        María Mur Dean, Consonniko Zuzendaria, Bilbao
        Gail Lord, Lord Cultural Resourcesko Ko-presidentea, Canada
        Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gaztedia eta Kirol Sailburuordea

      • 11:45 - 12:15Kaferako atsedenaldia.
      • 12:15 - 14:002. eztabaida: Artistak, hirietako kultur eta gizarte aldaketaren sustatzaile gisa

        Artistak eragile aktiboenetakoak dira hirientzat, eta horiek lanerako eszenatokirik onenetakoak dira artistentzat. Artisten eta hirien arteko harreman horren irabazia, herritarrentzat, ez da soilik ekonomikoa. Geroz eta eragin onartu eta aztertuagoa dago herritarren ongizatean, egituraketa sozialean, arazoak onartzean eta konpontzean, eta sare indibidual eta kolektiboak egituratzen dituzten planteamendu ukiezinetan.

        Moderatzailea:
        David Trueba, kazetaria eta zine-zuzendaria

        Hitzaldia:
        Vito Acconci, artista eta arkitektoa.

        Jochen Sandig, Radialsystemen Zuzendari Artistikoa, Berlin
        Txomin Badiola, artista
        Beatriz Garcia, Politika Kulturalen Ikerkuntza Zuzendaria, Liverpool Unibertsitatea
        Alfonso Santiago, Last Tour Internationalen Zuzendaria, Bilbao

      • 14:00 - 16:30Bazkaria AlhóndigaBilbaon

        Erakustaldi eko-gastronomikoa zuzenean Slow food mugimenduaren hainbat euskal sukaldari ospetsuren eskutik.

        Entretenimendu musikala: DJ ON & ON.

      • 16:30 - 19:00Hiriko esperientziak: bisita antolatuak ingurune kreatiboetan.

        Guggenheim Bilbao Museoa
        Guggenheim Bilbao Museoa, Frank Gehry arkitektoaren lana, mugarri arkitektonikoa da, bere diseinu berritzaileagatik; izan ere, atze-oihal seduzitzailea eratzen du bertan erakusten den artearentzat. Oro har, Bilboko eta bere inguruko hiri-bilbean ezin hobeto integratutako egitura eskultorikoa sortzen du.

        Zorrotzaurre.
        Bilbon hiria birgaitzeko abian jarritako azken operazio handia. Plan integral eta iraunkorra aurkezten du, eta gaur egun degradatuta dagoen espazio bat berreskuratzeko balioko du, Bilboko auzo berri bat izan dadin. Lotura ona izango du hiriarekin, etxebizitza irisgarriak izango ditu, kutsatzen ez duten enpresentzako tokia, kultura- eta gizarte-ekipamendu ugari, eta hiritarrentzako aisialdi-eremu zabalak.

        Bilbo Zaharra.
        Ibilbidea egingo da hirian sormen-dentsitate handiena hartzen duen auzoetako bateko espazio, kolektibo eta egituretatik. Etengabe eraldatzen ari den ingurune sozial, ekonomiko eta kulturala.

    • 7 martxoa, 2014
      • 9:30 - 11:003. eztabaida: Hiriak, Europako kultura aldatzeko motor gisa

        Europa ezingo litzateke ulertu bere hirien historiari erreferentziarik egin gabe. Hirien sare hori kultur sarea zen eta da, egitura konplexu eta askotarikoa.

        Kulturaren esparruan ere dinamika globalizatzaile desberdinak dituen garai honetan, Europak kultur ehun hori baieztatu eta aktibatzen du. Hirietako espazioek, hiriek eta metropoliek mundu osoko artistak eta sortzaileak erakartzen dituzte, lurralde berriak sortzen dituzte eta kultur pentsamendu eta kontzeptuak asaldatzen dituzte, erradikaltasun garaikidetik kalitate sendatzailera: sortzen denaren eta mantentzen denaren arteko betiko tentsioa.

        Eztabaida honetan, Europako hiri hauek kultur dualitateei dagokienez dituzten erronketan sakondu ahal izango dugu: globala/lokala; sorkuntza/mantentzea; identitateen konplexutasuna/sinpletasuna.

        Moderatzailea:
        Javier Gomá, Saioagilea eta Juan March Fundazioaren Zuzendaria, Madril

        Hitzaldia:
        Jose Enrique Ruiz-Domènec, Historia Katedradun, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

        Guadalupe Echevarria, Donostia 2016'-ko Zuzendari Kulturala
        Patricia Brown, Central-eko Zuzendaria, Londres
        Corinne Hermant-de Callataÿ, Europako Batzordea, Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusia
        Evelyne Lehalle, Nouveau Turisme Cultureleko Zuzendaria, Niza

      • 11:00 - 11:30Kaferako atsedenaldia.
      • 11:30 - 13:154. eztabaida: Hiria prozesuan, etorkizuneko ekosistema

        Arkitekto eta artista ospetsu biren arteko elkarrizketa, hiriaren bilakaeraren eta arteekin eta kulturarekin duen harremanaren hautemate eta ideiak eskaintzeko

        Moderatzailea:
        Pablo Guimón, asteburuko erredaktore burua, El País, Madril

        Hitzaldia:
        Saskia Sassen, soziologoa, Columbia Unibertsitatea, New York

        Tarek Cherkaoui, Qatargo Museoen Agintaritzako Estrategiako Ofizial Burua
        Beatriz Colomina, arkitekturan historialari, Princeton Unibertsitatea, New Jersey
        Juan Diego, Bilbao Bizkaia Design & Creativity Councileko (BiDC) Idazkari Nagusia
        Cristina Iglesias, artista

      • 13:15 - 14:30AVIGNON-ESSEN-BILBAOren amaiera

        RAWren ondorioen aurkezpena (María Mur eta María Ptqk).

        Catalyse Project – Forum Avignon- Bilbao ondorioen aurkezpena.

      • 14:30 - 16:00Pintxo Experience AlhóndigaBilbaon

        Bilboko zazpi establezimenduk parte hartuko dute, guztiak Bilbao Bizkaia pintxo lehiaketaren azken edizioan saritutakoak.
        Entretenimendu musikala: GZK.

    • 8 martxoa, 2014
      • 9:00 - 19:00Bisitak Santander, Donostia edo Biarritzera, tokiko eragileek lagunduta

        Ordutegiak baieztatu gabe.
        Plazak mugatuak izango dira izenak emateko ordenaren arabera. Gutxienez 10 eta gehienez 80 pertsona.

  • Hizkuntza

     

  • Twitter

     

  • Newsletter

     

    Gure buletina jaso nahi duzu?

  • Programme

     

    • 5 martxoa, 2014
      • 21:00 - 23:00Reception in Guggenheim Bilbao Museum
    • 6 martxoa, 2014
      • 9:00 - 9:45Registration of participants
      • 9:45 - 10:00Opening and welcome

    continue reading 

  • Partners

     

    • bilbao
    • AlhondigaBilbao_EN
    • logo Catalyse 920w
    • bm30asoc