Forum d´Avignon, kulturari buruzko eztabaida foro garrantzitsua hasiko da bihar

Fachada hó-Eva Zubero2014/03/04

Forum D´Avignon Bilbao eztabaida foro ospetsua AlhóndigaBilbaon hasiko da bihar kultura arloko hainbat adituekin. Haiek ´Hiria, kultur ekosistema gisa´ aztertuko dute.

´RAW´ Forumaren aurreko ekitaldia izango da. Lan jardunaldi bat izango da eta bertan kultura eta sortzailetzaren hainbat adituk parte hartuko dute.

Munduko herrialde ezberdinetatik etorritako 400 pertsonek egin dute izen-ematea: EEBB, Frantzia, Txekiar Errepublika, Mexiko, Kuwait, Portugal, Suitza, Erresuma Batua, Alemania, Italia. Inskripzioak agortuta daude. (gehiago…)

 

Forum d´Avignon Bilbao zuzenean jarraitu

bastida2014/03/04

Forum d´Avignon Bilbao kulturari buruzko Europako eztabaida-foro ospetsura etortzeko aukera ez dutenek izan zuzenean, streaming bidez, jarraitu ahal izango dute.

Martxoaren 6an eta 7an, artearen, arkitekturaren, politikaren edo jabekuntzaren profesionalek ‘Hiria, kultur ekosistema gisa’ gaiaren inguruko zenbait arlo aztertuko dituzte. Eztabaidak zuzenean jarraitu ahal izango dira hemen: http://www.alhondigabilbao.com/alhondigabilbao-auditorio-online.

 

Hiria, kultur ekosistema gisa

Forum d’Avignon, kulturari buruzko Europako eztabaida-foro ospetsua, Bilbon egingo da martxoaren 5etik 8ra lehenengo aldiz. Nazioarteko topaketa honetan, artearen, arkitekturaren, politikaren edo jabekuntzaren profesionalek ‘Hiria, kultur ekosistema gisa’ gaiaren inguruko zenbait arlo aztertuko dituzte.

Forum d’Avignon Bilbao ekimenean, ikusi ahal izango da kulturak ekonomia-garapena eta hiritarraren ongizate orokorra sustatzen laguntzen duela; gainera, berrikuntza eta sorkuntza maila handitzen du, eta erabakigarria izaten da erakargarritasunari eta konpetentzia globalari aurre egiteko orduan.

Martxoak 5: RAW (Research Action Workshops)

Forum d’Avignon Bilbao baino lehenagoko hausnaketa, berotze eta ideien entsegurako ingurua da RAW. Zeharkako ikuspegitik, hurbileko ideiak eta esperientziak jorratu nahi ditu, betiere, gure testuinguru garaikideetan eremu artistikoari nahiz kulturalari eragiten dieten eztabaiden bitartez.

Esperientziak partekatzeko lan-jardunaldia da, eta, bertan, tokiko kultur eragileek hartuko dute parte. Ideien, pultsioen eta tentsioen katalizatzailea da, eta artistei eta kultur arloko eragileei dago zuzenduta. Lan taldeek hiru gai izango dituzte ardatz: Hibridazio artistikoko esperientziak eta praktikak; Akatsetik ikasketara, metodologia erabilgarria; eta Komunitate berriak praktika artistiko eta sozialean.

  • Hizkuntza

     

  • Twitter

     

  • Newsletter

     

    Gure buletina jaso nahi duzu?

  • Programme

     

    • 5 martxoa, 2014
      • 21:00 - 23:00Reception in Guggenheim Bilbao Museum
    • 6 martxoa, 2014
      • 9:00 - 9:45Registration of participants
      • 9:45 - 10:00Opening and welcome

    continue reading 

  • Partners

     

    • bilbao
    • AlhondigaBilbao_EN
    • logo Catalyse 920w
    • bm30asoc