Forum d´Avignon Bilbao hasi da gaur lehenengo eztabaidekin

2014/03/06

forum-avignon-bilbaoGaur goizean Forum d´Avignon Bilbao hasi da José Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak moderatutako “Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarrizketa, sorkuntzaren esparruan” mahaiarekin. Bertan, Jean Blaise “Le Voyage à Nantes: culture et tourisme”ko zuzendariak hitzaldi bat eman du. Mahaian Katrín Jakobsdóttir, Islandiako Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministraordea; Maria Mur Dean, Bilboko Consonniko zuzendaria; Gail Lord, Cultural Resourcesko ko-presidentea; eta Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gaztedia eta Kirol sailburuordea izan dira.

Jean Blaisek zenbait irudi erabili ditu Nantes hiriak azken urteotan hartu dituen sorkuntza kreatiboen adibide gisa. Hauek dira, Blaiseren esanetan, “ekonomia berri bat sortzeko gaitasuna duten hiriko manifestapen kulturalak”. Hiritarrekin elkarbizi diren neurri arkitektoniko “bereziak” ez dira zentro kulturalak soilik, “hiriaz gozatzeko eta berarekin elkarri eragiteko” tokiak dira. (gehiago…)

 

2014ko adierazpena: Europako eremu sortzaile berria asmatzea

Bigarren Forum d´Avignon Ruhr (Essenen, 2013ko ekainaren 27an eta 28an) eta seigarren Forum d’Avignon (Avignonen, 2013ko azaroaren 21ean eta 22an) foroen ondoren, lehenengo Forum d’Avignon Bilbao (Bilbon, 2014ko martxoaren 5etik 7ra) EBk finantzatutako CATALYSE proiektuko hirugarren eskala europarra da.

Hiru egunetan Bilbon garatutako elkarreraginezko eta nazioz haraindiko lankidetzaren ostean, CATALYSE proiektuko bazkideek hirien erakargarritasunaren garrantzia izan nahi dute eztabaidagai Europako hauteskundeetan. Izan ere, hirien aldeko inplikazioa handiagoa izan behar da, Europako ikuspegia egia bihurtzen dela bermatzeko, baina gazteentzat, batez ere. Bilbo, Ruhr, Avignon, Metz, Lens edo Liverpoolgo adibideei esker, kulturak hiriak biziberritu ditzakeela egiaztatu ahal izan da. Beraz, CATALYSEk politikari europarrei dei egin nahi die, hirietan bertan kultura sustatu dezaten.

Forum d’Avignon, Forum d’Avignon Ruhr eta Forum d’Avignon Bilbao foroetan aurkeztutako aurreikuspenen artean, CATALYSEk lehentasunezko hiru ekintza-lerro proposatzen ditu -martxoaren 7an argitaratutako “2014ko adierazpena: Europako eremu sortzaile berria asmatzea” agiriaren bitartez-, gure hirien zein gizarteen erakargarritasuna sendotzeko:

(gehiago…)

 

Zorrotzaurrera egindako bisitaren argazkiak

2014/03/06

Zorrotzaurre

Picture 1 of 12

 

RAW lan-jardunaldiaren argazkiak

2014/03/05

RAW Forum d'Avignon Bilbao

Picture 1 of 13

  • Hizkuntza

     

  • Twitter

     

  • Newsletter

     

    Gure buletina jaso nahi duzu?

  • Programme

     

    • 5 martxoa, 2014
      • 21:00 - 23:00Reception in Guggenheim Bilbao Museum
    • 6 martxoa, 2014
      • 9:00 - 9:45Registration of participants
      • 9:45 - 10:00Opening and welcome

    continue reading 

  • Partners

     

    • bilbao
    • AlhondigaBilbao_EN
    • logo Catalyse 920w
    • bm30asoc