Forum d´Avignon Bilbao: “Hiria, kultur ekosistema gisa”

2Forum d´Avignon Bilbon ospatu da lehen aldiz kultura arloko hainbat adituekin. Haiek “Hiria, kultur ekosistema gisa” aztertu dute.

José Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak moderatutako “Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarrizketa, sorkuntzaren esparruan” mahaiarekin hasi zen Foruma. Bertan, Jean Blaise “Le Voyage à Nantes: culture et tourisme”ko zuzendariak hitzaldi bat eman zuen. Mahaian Katrín Jakobsdóttir, Islandiako Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministraordea; María Mur Dean, Bilboko Consonniko zuzendaria; Gail Lord, Cultural Resourcesko ko-presidentea; eta Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gaztedia eta Kiroletako sailburuordea izan ziren.

David Trueba zinema zuzendari eta kazetariak “Artistak, hirietako kultur eta gizarte aldaketaren sustatzaile gisa” izeneko bigarren mahaiaren moderatzailea izan zen. Vito Acconci artista eta arkitektoak hasiera eman zion mahainguruari eta ondoren, Berlineko Radialsystemeko zuzendari artistikoa Jochen Sandig-ren txanda izan zen; honen ostean Txomin Badiola artistarena eta Beatriz García Liverpool Unibertsitateko Politika Kulturalen Ikerkuntza zuzendariarena. Azkenik, Last Tour Internationaletik datorren Christophe Cassanek hitz egin zuen.

“Hiriak, Europako kultura aldatzeko motor gisa” gaiaren inguruan eztabaidatu zuten Forumeko hirugarren eztabaidan. Javier Gomá saiogilea eta Juan March Fundazioaren zuzendaria izan zen mahai honen moderatzailea eta bertan, José Enrique Ruiz-Doménec Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Historia katedradunak egin zuen hitzaldia. Eztabaida mahaian parte hartu zuten: Guadalupe Echevarria “Donostia/San Sebastián 2016 Kulturaren Hiriburu Europarra”-ren Kultur zuzendariak; Patricia Brown Central-eko zuzendariak (Londres); Corinne Hermant-de Callataÿk, Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusitik; eta Evelyne Lehalle Nizako “Nouveau Torisme Culturel”eko zuzendariak.

“Hiria prozesuan, etorkizuneko ekosistema” izan zen Forumaren azkenengo mahai eztabaidaren gaia eta Pablo Guimón asteburuko erredaktore burua El País egunkarian izan zen honen moderatzailea. Saskia Sassen Columbia Unibertsitateko soziologoak egin zuen hitzaldia eta eztabaida mahaiaren parte-hartzaileak hauek izan ziren: Tarek Cherkaoui, Qatargo Museoen Agintaritzako estrategiako Ofizial burua; Beatriz Colomina, arkitekturan historialaria Princeton Unibertsitatean; Juan Diego, Bilbao Bizkaia Design & Creativity Councileko idazkari nagusia; eta Cristina Iglesias artista.

Jardunaldien laburpena kontsultatu: http://forum-avignon-bilbao.com/eu/forum-summary/

 

Forum d´Avignon Bilbaoko bigarren egunaren argazkiak

2014/03/07

Forum d´Avignon Bilbao

Picture 1 of 14

 

Forum d´Avignon Bilbaoko lehen egunaren argazkiak

2014/03/06

Forum d´Avignon Bilbao

Picture 1 of 19

 

Forum d´Avignon Bilbao azken bi eztabaidekin bukatu da

foto-final2014/03/07

“Hiriak, Europako kultura aldatzeko motor gisa” gaiaren inguruan eztabaidatu da gaur Forumean. Javier Gomá saiogilea eta Juan March Fundazioaren zuzendaria izan da mahai honen moderatzailea eta bertan, José Enrique Ruiz-Doménec Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Historia katedradunak egin du hitzaldia. Eztabaida mahaian parte hartu dute: Guadalupe Echevarria Donostia–San Sebastián 2016 Kulturaren Hiriburu Europarra-ren Kultur zuzendariak; Patricia Brown Central-eko zuzendariak (Londres); Corinne Hermant-de Callataÿk, Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusitik; eta Evelyne Lehalle Nizako Nouveau Torisme Cultureleko zuzendariak.

José Enrique Ruiz-Doménecek antzinako hirietara egin du begirada hitzaldian. Bere esanetan, “ez da posible etorkizuna eraikitzea iraganeko ezjakintasunarekin”. Gaur egungo hirien jatorria mestizajean oinarria duela adierazi du Ruiz-Doménecek. (gehiago…)

  • Hizkuntza

     

  • Twitter

     

  • Newsletter

     

    Gure buletina jaso nahi duzu?

  • Programme

     

    • 5 martxoa, 2014
      • 21:00 - 23:00Reception in Guggenheim Bilbao Museum
    • 6 martxoa, 2014
      • 9:00 - 9:45Registration of participants
      • 9:45 - 10:00Opening and welcome

    continue reading 

  • Partners

     

    • bilbao
    • AlhondigaBilbao_EN
    • logo Catalyse 920w
    • bm30asoc